Mikel Astiz 11.a Aizarnazabalen

Guaixe 2016ko api. 26a, 10:45

Ihabarkoak hiru ordu t´erdi pasa behar izan zituen 14 km-72 km-7 km osatzeko

Larunbatean I. Aizarnazabalgo Duatloia jokatu zen. Duatletek 14 km korrikan, 72 km txirrindulan eta 7 km korrikan osatu behar izan zituzten. 124 duatletak lortu zuten proba gogor hau despeditzea eta Egoitz Zalakain (3:18:53) eta Laura Alvarez (3:54:38) izan ziren txapeldunak. Mikel Astiz Erro ihabardarrak lan bikaina egin zuen eta 11.a iritsi zen helmugara (3:36:12)

Maiza seigarrena Larragan
Igandean II. Larraga Hiria Duatloiaren txanda izan zen. 79 duatloik lortu zuten proba burutzea, 5 km korrikan, 21 km bizikletan eta 2,5 km korrikan ibili eta gero. Alberto Barberena izan zen azkarrena (1:04:55). Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza 6.a sailkatu zen (1:07:31) eta Jorge Iradi 26.a (1:13:21).