Asier Etxeberria, Xabier Maiza eta Gorka Arbizu Nafarroako selekzioarekin

Guaixe 2016ko api. 26a, 11:03

Oñatin jokatutako Gipuzkoako klasikoan parte hartu zuten

Igandean junior mailako Gipuzkoako Klasikoa jokatu zen Oñatin, Federazioko Koparako baliagarria zen proba. Nafarroako selekzioarekin Burunda Txirrindularitza taldeko bi txirrindulari aritu ziren: Xabier Maiza lakuntzarra eta Asier Etxeberria. Horretaz gain, Irabia klubean trebatutako Gorka Arbizu ere Nafarroako selekzioan aritu zen. 117 km-ko proba gogorra zen Oñatikoa. Untzillako gaina baino lehen ihesaldia sortu zen eta han sartu zen Asier Etxeberria. Ihes egindakoek 80 km inguru egin zituzten aurretik, baina, tamalez, tropelak haien nahia zapuztu zuen. Xabier Maizak erorikoa izan zuen bustia zegoen portu bat jaisterakoan eta proba utzi behar izan zuen. Zorionez, sustoa besterik ez zen izan.

150 txirrindulari zeuden lasterketan izena emanda eta horietatik 108 iritsi ziren helmugara. Errioxako selekzioko Arturo Gravalos izan zen txapelduna (2:51:41), Asturiaseko Edurdo Perez Landaluzerekin esprint estua jokatu eta gero. Euskadiko sleekzioko Oier Lazkano izan zen hirugarrena, 7 segundora. Asier Etxeberria 31.a sailkatu zen (2:54:08) eta Gorka Arbizu 51.a (2:54:53).

Riaño eta Izquierdo
Bestalde, Burunda Txirrindulari Taldeko Juan Riañok eta Daniel Izquierdok Errioxako selekzioarekin hartu zuten parte. Juan Riaño 34.a sailkatu zen (2:54:53) eta Daniel Izquierdo 105.a (3:00:18).