Joxeja Maiza hirugarrena 38. Leitzako Herri Krosean

Guaixe 2016ko api. 26a, 11:52
Joxeja Maiza.

Maite Zabaleta bigarren emakumea izan zen

Larunbatean 38. Leitzako Herri Krosa jokatu zen. Aurten zirkuitu berria prestatu zuen antolakuntzak, gogorragoa, eta 10 km osatu behar izan zituzten korrikalariek. 75 korrikalariren artean Billabonako Hassan Ait Chaou izan zen azkarrena (31:57). Minutu luze pasa atera zion Javier Perezi (33:12). Joxeja Maiza etxarriarrak osatu zuen podiuma (34:29). Aritz Pellejero lakuntzarra zortzigarrena sailkatu zen (36:49). Bestalde, emakumezkoetan Eguzkiñe Zabaleta leitzarra gailendu zen (45:56), jaiotzez leitzarra baina Etxarri Aranatzen bizi den Maite Zabaletari minutu luzea aterata (46:02).

Senar eta Mendieta Zizurren
Igandean 23. Donejakue bideko lasterketa jokatu zen Zizur nagusian. Bi distantziatan jokatu zen proba: 5 km eta 10 km. Korrikalari zizurtarrak profeta izan ziren bere herrian. Distantzia laburreko gizonezkoen proba 70 korrikalarik osatu zuten eta Pablo Romero zizurtarrak irabazi zuen (16:13). Ruben Mendieta olaztiarra 11.a sailkatu zen (18:01). 35 emakumezkok gurutzatu zuten helmuga eta Ana Llorens burlatarra izan zen azkarrena (18:7). Bestalde, distantzia luzeko proban, 10 km-koan, 130 gizonezkoen artean Javier Nagore zizurtarra gailendu zen (31:18). Iraitz Senar lakuntzarra 16.a sailkatu zen (35:32). Emakumezkeotan 22 korrikalarien artean Milagros Enriquez berriozardarra izan zen nagusi (40:15).