Antox bezalako elkarteak, betidanik drogamenpekotasunetan lanean aritu direnak, menpekotasun berri honetan jarri dute orain arreta nagusia. Nafarroako 24.000 adingabek baino gehiagok erabiltzen dute mugikorra, eta honekin batera sareak dituen onura eta arrisku guztietara dute sarbidea –non stop harremanetara, on line jokoetara, filtrorik gabeko edukiak, jazarpena, iruzurrak…– askotan heldu baten ikuskapenik gabe.
Hezkuntza, gizarte, polizi eta justizia arloetatik azaltzen ari da kezka hau, adituen interbentzioak eskatuz eta eredu eta jarraibideak eskatuz. Gero eta gehiago dira mugikorraren eta ordenadorearen mende dauden pertsonak, bai helduak zein adin gabeak; teknologia berriak nahitaezkoak bihurtu dira %91rentzat.
Argi dago teknologia berriek helduen mundua goitik behera aldatu dutela, baina adintxikietan egon da aldaketa nabarmenena: Internet, munduan egoteko errekurtso paregabea da, oso baliagarria den informazioa eta entretenimendua eskaintzen duena, edozein tokitik nabigatu dezakete, uneoro… eskaintzen duen azkartasuna eta aukeren barietatea da gazteek gehien baloratzen dutena.
Gazteek duten bulnerabilitatean eta helduen ezjakintasunean dago arriskua. Helduak ezin gara mundu digital honetatik kanpo mantendu, gure interbentzioak teknologia hauen erabileraren antolaketa jartzean datza, hauek erabilera on batekin egokiak baitira eta gure semeen heziketa prozesuan lagungarriak gerta daitezkeelako; horretarako beraien lehentasunak ezagutu, interesa azaldu eta beraien ezinegonei erreparatu behar diegu. Azken finean jarduera digitalak, ereduak eta arauak behar dituela kontuan hartzea da gauza.
Datu interesgarri batzuk:
-Nafarroako 10 eta 15 urte arteko haurren %61ek du mugikorra.18 urterekin ia-ia %100ek du.
-Hauetariko %91rentzat mugikorra bere biziko elementu nahitaezkoa da.
-Mugikorraren fenomeno hau antzekoa da gurasoen munduan, ez baitago sektorerik teknologia berrien boomak eragin ez dionik. Gainera, gurasoen %73k ez duela beraien semeek egiten duten erabilera gainbegiratzeko sistemarik ezagutzen onartzen du eta hauen erdiak ez du inolako neurririk hartzen gai honetan.
Teknologi gaixotasunak:
FOMO: Sarean gertatzen den edozer galtzearen obsesioa.
NOMOFOBIA: Mugikorrik gabe dagoen pertsonak antsietatea edo ezinegona sentitzen duenean, galtzeagatik, ahazteagatik...
PHUBBING: Jendartean gaudenean, ingurukoei kasu egin gabe mugikorrarekin gaudenean.
VIBRANXIETY: Mugikorrak zerbaitetaz abisatu diola pentsatzen duena (gertatzen ez denean ere).
WHATSAPPITIS: Aplikazioa gehiegi erabiltzearen ondorioz sortzen den tendoiaren inflamazioa.
VAMPIRING:Momentuoro konektatuak dauden pertsonak, eta gauetan mezuak bidaltzeko dispositiboak erabiltzen dituztenak, lo orduetan. Askotan enteratu ere egin gabe.