GRAVNI: Nafarroak 32 final ditu jokoan

Guaixe 2016ko api. 27a, 10:42

Adur Lasak eta Yoldik galdu egin zuten.

Nafarroako selekzioak ezker paretako frontoian 22 final jokatuko ditu eta trinketean 10

Aurreko asteburuan GRAVNI txapelketako finalerdiak jokatu ziren. Trinketean, emakumezkoen pala argentinarreko gazteen mailan Gipuzkoako Tejedorri eta Galdosi 24 eta 30 irabazi zieten Nafarroako Espinalek eta Parotek, eta nagusien mailan Zamorak eta Anduezak (Nafarroa) 21 eta 30 galdu zuten Goyenetche eta Curoten kontra (Iparralde).

Ezker paretako frontoian, emakunezkoen gomazko palako gazteen mailan, Eizmendiri eta San Sebastiani (Gipuzkoa) 25 eta 30 irabazi zieten Murillok eta Mendinuetak (Nafarroa). 22 urtez azpkoan Maizak eta Huizik (Gipuzkoa) 30 eta 14 hartu zituzten menpean Jaka eta Lasa (Nafarroa). Bestalde, gizonezkoen eskuz binakako nagusien mailan Urbietak eta Murgiondok (Gipuzkoa) 22 eta 10 irabazi zieten Yoldiri eta Adur Lasari (Nafarroa).

Asteburu honetan GRAVNIko finalak jokatuko dira Iruñean. Nafarroak 22 final jokatuko ditu ezker paretako modalitatean eta 10 final trinketeko modalitatean.