Sartagudako memoria egunera joateko autobusa

Guaixe 2016ko api. 27a, 18:41
Sartagudako Memoriaren Parkean Jose Ramon Andaren eskultura dago. Argazkia: zenezake.wordpress.com

1936ko estatu kolpearen ondorengo errepresaliatuak gogoan, Sartagudak urtero memoriaren eguna hartzen du. Maiatzaren 7an ospatuko da aurten eta hara joateko Sakanatik autobusa antolatu da. Izena eman nahi duenak 629 486 123 telefonora hots egin dezake, asteazkenera arte. 15 euro ordaindu beharko dira. Bazkaltzeko aukera ere badago (20 euro), baina ez da segurua tokia egonen denik 200 pertsonendako tokia dagoelako.

Egitaraua eguerdian abiatuko da, memoriaren parkean emakumeei eskainitako eskultura mustuz. Gorka Armendariz, Isabel Revilla del Rio, Ana Ortega Urbiola, Bide Ertzean, Sartagudako jota kantariak eta Erriberriko txistulariek parte hartuko ekitaldian. Despeditzeko bazkaria izanen da.