Literatura hauteskundeen ibarreko emaitzak

Guaixe 2016ko api. 28a, 13:15
Ikasleek sareko aplikazio bidez botoa emateko aukera izan zuten ere.

Hego Euskal Herriko ikastoletako ikasleen idazle gogokoen artean Jon Arretxe (DBHn 2., Beti iparralderantz) eta Castillo Suarez (LH 3. eta 4. mailan 2., Agur, agur) sakandarrak daude.

Andra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka ikastoletako ikasleak Juul literatura hauteskundeetan parte hartu zuten ostegunean. Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHrainoko ikasleek boto bidez euskaraz argitaratutako liburu eta ilustratzaile gogokoenen alde egin zuten.

Ikastolek ekimen horrekin ikasleen artean irakurzaletasuna sustatu nahi dute. Eta, bide batez, haiek bozka prozesu bat nolakoa den ikastea. Izan ere, ikasleek botoa emateaz aparte, hauteskunde-mahaian egon beharko dute. Boza boto txartelaren edo bozketa-elektronikoaren bidez emateko aukera izanen dute. Azken horretarako www.juulkanpaina.eus erabiltzen dute, irakasleen irakurketa bulkatzeko baliabideen bilgunea ere badena.

Maila Liburua Idazlea Urtea Argitaletxea
Haur Hezkuntza Non zaude, barraskilo? Susanna Isern 2014 Txalaparta
  Oihana Batzuk 2015 Susaeta
  Munstroek ere pixa egiten dute ohean Pello Añorga 2015 Pamiela
         
Lehen Hezkuntza 1., 2. Paxkalin Castillo Suarez 2016 Elkar
  Agur, Agur! Castillo Suarez 2015 Erein
  Nur eta etxe sorgindua Toti Martínez de Lezea 2015 Erein
         
Lehen Hezkuntza 3., 4. Paxkalin Castillo Suarez 2016 Elkar
  Agur, Agur! Castillo Suarez 2015 Erein
  1512 Nafarroa, Amets urratua Joseba Asiron 2012 Ikaselkar
         
Lehen Hezkuntza 5.,6. Gizajo baten egunkaria 3 Hauxe besterik ez nuen behar! Jeff Kinney 2012 Alberdania
  Nur eta dortoken uhartea Toti Martinez de Lezea 2013 Erein
  Nur eta kobazulo liluragarria Toti Martinez de Lezea 2014 Erein
         
DBH Beti Iparralderantz Jon Arretxe 2014 Erein
  Ezekiel Jasone Osoro 2014 Elkar
  Ezekiel nora ezean Jasone Osoro 2014 Elkar
         
Ilustratzaileak Eider Eibar      
  Jose Mari Morcillo, Morkots      
  Juan Luis Landa      
  Cristina Fernandez