LABek lanpostuak sortu direla gaztigatu du

Guaixe 2016ko api. 29a, 12:47

LABen batzarra.

Joan zen urtean metalgintzan 520 lanpostu sortu zirela nabarmendu du, hori da hobekuntzaren arrazoia.

Finantza sektoreak eragindako krisiak langabezia handitzea ekarri zuen. Sakanako LABeko arduradun Gaizka Uhartek esan du gaur egun duela bi urte baino hobe gaudela. “Gainera, ibarreko hainbat eragileren adostasunarekin gure etorkizuna hemen bermatuko duen garapen eredu berri baten alde lanean ari gara: Sakanako Plan Estrategikoa”. Uhartek, datuak eskutan, ibarreko ekonomiaren joera aldatzen hasi dela adierazi du. “Aurrenekoz, martxoan, kontratazio gehienak industria arloak egin ditu %55,1 (379), zerbitzuenak %41,9 izan dira (288). Industria jarduerak gora egin duenez, gizonezkoak gehiago kontratatzen dira orain. Duela urte bat emakumezkoak ziren”. Prekarietateak emakumezkoei gehiago eragiten diela adierazi du Uhartek.

“Enplegu datuak positiboak dira, baina behin behinekotasuna handia da Sakanako enpresetan eta lan munduan sartzen direnek prekarietatea bizi dute”. Kontratazio askotan legeari iruzur egiten zaiola eta, horregatik, langileen aldeko epaiak daudela gogorarazi du. LABetik langileei lan eskubideak defendatzera deitu dituzte.

Datuak
Krisiaren ondorioz gizarte segurantzan kotizatzen zuten sakandarren kopuruak (besteendako lan egiten duten langileak eta autonomoak) etengabe behera egin zuen. 2008tik 2015era %38,55 jaitsi zen kopurua 6.722tik 4.130era, 2.592 gutxiago. Esaterako, sei enpresen itxierak 900 lanpostu galtzea ekarri zuen. Joan zen urtean kotizatzaileen kopuruaren beherako joera aldatu eta handitu zen: %9,92 eta 410 kotizatzaile gehiago.

Sindikatuak emandako datuen arabera enpresetan aurten joan den urtean baino 401 langile gehiago daude lanean. Enpresa handiek enpleguaren %52,37 sortu dute, ertainek %43,89 eta txikiek  %3,74. LABetik nabarmendu dute 24 enpresek ibarreko langileen %40,59 dutela. Uhartek azaldu duenez, “enpresa horiek dira Sakanako enplegua hobetzearen arrazoia dira”.

Gizarte segurantzan kotizatzen duten langile kopurua
Urtea Kopurua
2008 6722
2013 4532
2015 4130
2016 4540

 

Enpresen tamaina          
  2015   2016   Aldea  
  Langileak Enpresak Langileak Enpresak Langileak Enpresak
6 langile baino gutxiago 939 544 954 566 15 22
6 eta 30 langile artean 1567 126 1743 139 176 13
30 langile baino gehiago 1624 24 1834 24 210 0
Guztira 4130 694 4531 729 401 35

 

Langileak sektoreka      
Sektorea 2015   2016  
  Langile kopurua Langile kopurua
Industria 2.228* %53,94 2.601* %54,87
Zerbitzu pribatuak 1043 %25,25 1322 %27,89
Eraikuntza 247 %5,98 236 %4,98
Administrazio publikoa 224 %5,42 200 %4,22
Irakaskuntza 185 %4,47 196 %4,14
Soziokomunitarioa 127 %3,07 114 %2,41
Lehen sektorea 76 %1,84 71 %1,5
Guztira 4130   4740  
*Metalgintzako lan hitzarmena dutenak 2.266 langile dira aurten, 1.746 2015ean.