Nafarroa, GRAVNI txapelketako txapelduna

Guaixe 2016ko mai. 2a, 11:41

Tartean lehiatu dira pilotari eta palista sakandarrak

Asteburuan jokatu ziren GRAVNI torneoko finalak, Nafarroan. Aipatu torneoa , Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilota selekzioek jokatzen dute. Nafarroako selekzioa izan da txapelduna, eta nabarmentzekoa da aipatu torneoa 11. aldiz jarraian irabazi du Nafarroak. Jakina, Nafarroako selekzioan pilotari eta palista sakandarrak izan ditugu. Ezker paretako frontoian Nafarroa izan da garaile (122 puntu), Bizkaia (102 puntu), Gipuzkoa (101 puntu), Araba (51 puntu), Errioxa (50 puntu) eta Iparralderen aurretik (26 puntu). Eta trinketean Nafarroa gailendu zaio (77 puntu) Iparralderi (74 puntu), 3 puntu exkaxeko aldeagatik. Gipuzkoa izan da hirugarrena (59 puntu), Bizkaia laugarrena (54 puntu), Araba bosgarrena (33 puntu) eta Errioxa seigarrena (6 puntu). Nafarroako pilota federazioko presidente Migel Pozuetak jaso zuen txapeldunaren saria.

GRAVNIko finaletan izan da ordezkari sakandarrik. Trinketean, tartean, emakumezkoen paleta argentinarreko gazte mailako finalean Iparraldeko Irigaraik eta Behasteguyk 30 eta 18 irabazi zieten Espinal eta Parot nafarrei. Senior mailan Amestoy eta Mariscori (Iparralde) 28 eta 30 irabazi zieten Anduezak eta Zamorak (Nafarroa). Ezker paretan, emakumezkoen pala txapelketako gazteen mailan, Perez de A. eta Murga arabarrei 13 eta 30 irabazi zieten Murillo eta Mendinueta nafarrek, eta emakumezkoen pala txapelketako 22 urtez azpiko finalean Arrizabalaga eta Villanueva bizkaitarrek 30 eta 24 hartu zituzten menpean Maiza eta Huizi nafarrak.