Elomendi: Liga despedituta, Egiarreta bigarrena eta Zaldua laugarrena

Guaixe 2016ko mai. 2a, 13:54
Egiarreta bigarrena sailkatu da.

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. faseko A multzoa. 16. jardunaldia: Egiarreta 1 – Eneriz 0 / Rincon de Ir. 4 – Zaldua 1

Asteburuan despeditu zen Elomendiko Futbol Txapelketa. Egiarretak 1 eta 0 hartu zuen menpean Eneriz eta Zalduak, aldiz, galdu egin zuen, Ricon de Ir. Taldeak 4 eta 1 hartu baitzuen menpean Etxarrengo taldea.
Bar Mikelek irabazi du liga (37 puntu). Egiarreta sailkatu da bigarrena (30 puntu), eta Zaldua laugarrena (25 puntu). Primerako denboraldia egin dute Arakilgo taldeek.

Asteburuan Elomendiko Kopari hasiera emango zaio. Beriainen kontra ariko da Egiarreta larunbatean Beriainen. Bar Poukas izango du aurkari, aldiz, Zalduak, larunbatean Zizurren jokatuko den lehian.