Santikutz Klasikoa Rural Kutxako Jon Irisarrirendako

Guaixe 2016ko mai. 4a, 08:29

Espainiako Koparako baliagarria den Legazpiko proba esprinean irabazi zuen talde sakandarreko txirrindulariak

Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarrak garaipen garrantzitsua lortu zuen, Jon Irisarri gailendu baitzen Legazpian jokatutako Santikutz Klasikoan (141,5 km). Proba Espainiako Koparako baliagarria den azkenaurreko lasterketa zen. Irisarrik Antonio Angulorekin esprint estua izan zuen baina Leaburukoa gailendu zen. Rural Kutxa izan zen probako talderik onena.