Hiru domina Sakanara

Guaixe 2016ko mai. 4a, 12:38

Txantrea Sarian lehiatu ziren Sakana Irristaketa Taldeko 25 irristalari

Sakana Irristaketa Taldean federatuta dauden 31 irristalarietatik 25ek parte hartu zuten joan zen igandean Txantrean jokatutako Txantrea Saria proban. Nafarroako Kirol Jokoen barnean dagoen lasterketa honetan, Sakana Irristaketa Taldeko 3 irristalarik sari bana ekarri zuten gurera. Lehenengo sari bat, bigarren bat eta hirugarren bat. Egiten den lanak fruitua duela erakutsi zuten gure irristalariek. Denboraldia aurrera doan heinean, hainbat dira maila desberdinetan lorturiko sariak eta parte hartzea ere nabaria da.

Bestalde, eskolako kategoria txikiko txirrindulariak Atarrabian lehiatu ziren. Ginkana eta lasterketak izan zituzten.