Sakanako eskola txikien kanta

Guaixe 2016ko mai. 4a, 09:02

Sakanako eskola txikiek kanta ere mustu dute.

Uharte Arakil, Arbizu, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutia dira Sakanako eskola txikiak eta aurreko ostegunean euren kantua mustu zuten. Josema Leitza arbizuarraren letrari Iñigo eta Imanol Goikoetxea urdiaindarrek doinua jarri diote.

Sakanako eskola txikiak
Bazen behin, gure herritako plazan
kantu bat jartzen gintuena dantzan.
Bazen behin, gure herritako plazan
kantu bat:
esan ta izan.

Bazen behin, neska-mutikoak jolasean
haizearen musikaren konpasean.
Bazen behin, herri  baten babesean
hizkuntza
gure hizkuntza
gure etxean.

Eskola, ur goiena ur barrena
eskola, ur lasterra gardena
eskola, dakarrena datorrena
iturria
zahar berria.