Protagonistaren ekimenaren azken txanpan sartu gara honezkero, eta mustutzen Irati izan da lehena. Amatxok lagundurik etorri da eskolara Elsaren maleta eskutan. Bertan lagunekin jolasteko hainbat jostailu ekarri ditu.
Ondoren, ama-alabek gelako kideek lagundurik hamaiketakoa prestatu dute. Udaren, sagar eta banana brotxetak. Goxo-goxoak zeuden artistak!
Bukatzeko, Iratiren izena aukeratzera zerk animatu zituen kontatu digute. Aitatxok eta amatxok elkarrekin egin zuten aukeraketa, eta Irati izena aipatzen duten aldiro, Nafarroako paraje zoragarri hori datorkie burura.
Eskerrik asko Irati eta Sara. Oso atsegina izan da zuekin goiza pasatzea!