Nafarroako Antzoki Sarearendako diru-laguntza

Guaixe 2016ko maiatzaren 4a

Nafarroako Antzoki Sarea herrialdeko 29 udalek osatzen dute eta elkartean daude Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Olatzagutia. Arte eszenikoen arloan elkarrekin egitasmoak garatzeko Nafarroako Gobernuak sareari 280.000 euroko diru-laguntza eman dio. Diru-sail hori aurten eta hurrengo bi urteetan jasoko du sareak. Azken hiru urtetan helburu bera garatzeko 192.532 euro kudeatu dituzte.