SEBek Iruñeko manifestazioarekin bat egin du

Guaixe 2016ko mai. 5a, 17:22

Nafarroako euskalgintzako eragileen bilera deituta dago larunbaterako Iruñean. Sakandarren presentzia han bermatzea erabaki zuen Sakanako Euskalgintzaren Bilguneak (SEB) larunbatean egindako bileran. Horrekin batera Nafarroako euskaltzaleek garagartzaroaren 4rako Iruñean izanen den manifestazioarekin bat egin eta haren zabalkundea eginen duela erabaki zuen. SEBek hurrengo bilera irailean deituko du.