CUNetik Osasunbideara

Guaixe 2016ko mai. 9a, 18:25

Maiatza hastearekin batera Clinica Universidad de Navarrari (CUN) lotutako pertsonen lehen mailako osasun artatzea sare publikoan egitera pasa da. Orain arte pertsona horien CUNen jasotzen zuten zerbitzu horregatik Nafarroako Gobernuak bost milioi euro ordaintzen zituzten. Osasunbideak, beraz, 7.050 pertsona berriri ematen die zerbitzua orain. Haietatik, 48 sakandarrak dira Diario de Navarrak zabaldu duenez. 22 Irurtzungo osasun eskualdekoak dira, 20 Etxarrikoak eta 6 Altsasukoak.