LHko ikaslea saritua

Guaixe 2016ko mai. 6a, 13:24

Lanbide Heziketako ikasketen sari berezia jaso du Sakana Lanbide Heziketa institutuko Iñigo Gonzalez ikasleak. Sari horiek Lanbide Heziketako ikasketa bakoitzeko espediente onenak saritzeko balio dute. Gonzalezek industria mekatronika ikasketak egin zituen iruindarrak aurreko ikasturtean Altsasuko ikastetxean. Saria Jose Luis Mendoza kontseilariaren eskutik jaso zuen.

Eskaintza
Merkataritza Zerbitzuetako Oinarrizko Lanbide Heziketa (berria), gradu ertaineko ikasketetan soldadura eta galdaragintza eta mantenu elektromekanika. Goi graduko industria-mekatronika (lehengo industria mantenua). Eta Mendi ertaineko erregimen bereziko kirol ikasketetako lehen eta bigarren nibelak. Profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko ikasketak ere eskaintzen dira institutuan.  Martxotik industria arloko mantenu eta muntaia profesionaltasun ziurtagiria lortzeko ikasketak eskaintzen ari da.