Errepresaliatutako emakumeak bihar gogoan

Guaixe 2016ko mai. 6a, 10:53

Haien omenez Sartagudako Memoriaren Parkean bihar mustuko den eskultura sustatzeko laguntza eman dute Irurtzun, Lakuntza eta Ziordiko udalek.

Nafarroako 58 Udalek, tartean Irurtzun, Lakuntza eta Ziordikoek, Gerrate Zibilean eta Frankismoan errepresaliatutako emakumeen omenez Sartagudako Memoriaren Parkean larunbatean mustuko den eskultura bat sustatu dute. Rodrigo Romeroren lana da, Nafarroako Afusilatutako Familien Elkarteak eta Pueblo de las Viudas Elkarteak sustatuta, “duintasunarekin bizi eta sufritu zuten emakumeen omenez” egindakoa. Obraren balioa 35.500 eurokoa da eta Nafarroako 58 udalek eskultura sustatzeko diru ekarpenak egin dituzte, Irurtzungo, Lakuntzako eta Ziordiko udalak tartean. Eskultura larunbatean Sartagudan ospatuko den Nafarroako Memoria Historikoaren Egunaren barruan mustuko da.