Jon Irisarri 9.a Bidasoako Itzulian

Guaixe 2016ko mai. 6a, 11:25

Irisarrik Santikutz Klasikoa irabazi zuen aurreko asteburuan.

Gaur hirugarren etapa dago jokoan, Orion

Afizionatuen mailako proba garrantzitsuenetako bat da Bidasoako Itzulia. Bertan lehiatzen ari dira amateur mailako talde onenak, Rural Kutxa-Seguros RGA tartean. Atzo bigarren etapa zen, Jaizkibel igoera tartean, Hondarribiko harresian despeditu zena. Etapa esprintean erabaki zen eta Bicicletas Rodriguez-Extremadurako Sergio R. Martin izan zen garailea. Rural Kutxako Jon Irisarri 14.a izan zen, denbora berean. Sailkapen orokorrean Colpack taldeko Edward Ravasik eutsi zion lidergoari. Rural Kutxako Jon Irisarri 9.a da, 36 segundora.

Gaur hirugarren etapa jokatuko da, Orion hasi eta despedituko dena (128,6 km).