KANPALDIA

 
 
Kaixo familia!
 
Eguraldiak lagundurik Etxarri aldean ederki gaude. Giro bikainean pasa genuen lehenengo eguna eta bigarrenean ere halaxe gaude.
 
Familiek lagundurik iritsi ginen denok kanpingera abentura berria bizitzeko prest.
 
Bertan neska talde atsegin batek egin zigun harrera eta bi egunez jasoko gintuen etxetxoa erakutsi ziguten. Ohatzeak aukeratu eta jolasteari ekin genion.
 
Jarraian, hiru taldetan banatu gintuzten, Galtzagorri, sorgin eta Tartalo izenakotan hain juxtu eta belardian makina bat jolas egitera gonbidatu gintuzten. Arratsaldea berriz, mendi buelta eginez igaro genuen.
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Basotik bueltan, afari goxo-goxoa eskaini ziguten tabernetan eta bapo jan ondoren linternekin bueltaxka egin genuen belardiaren inguruan. Haizearen hotsa entzuten zen eta adarrak firin-faran zebiltzan haizearen konpasean dantzan. Pixkanaka, hainbeste desiotako ohera joan ginen amets polittak egin eta deskantsatzera.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Bigarren eguna, alaitasunez beterik etorri da kanpingeko etxetxo honetara eta giro paregabean hasi dugu. Txikienen gelan adibidez, pijama festarekin egin diote harrera. Bukatutakoan, jantzi, maletak prestatu eta gosaltzera joan gara atsegin handiz. Indarberriturik gauean haizeak botatako Galtzagorrien etxea konpontzera abiatu gara guztiok elkarrekin.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 



Ederki pasa ditugu egun hauek guztiok elkarrekin. Baita Urdiain eta Iturmendiko neska-mutilekin ere. Eskerrik asko denei eta asteburu on!

Osorik irakurri