Ongay ElkarPelota txapelketako finalera

Alberto Ongay.

Asteburuan Agoizko ElkarPelota Txapelketako finalerdiak jokatu dira

Asteburu honetan Agoizko ElkarPelota txapelketako finalerdiak jokatu dira, eta bertan pilotari sakandarrak aritu dira. Zoritxarrez soilik batek lortu du finaletara sailkatzea, Alberto Ongayk. Irurtzun kluban dabilen satrustegiarrak 22 eta 17 irabazi zion Zugarraldeko Azanzari.

Sakandarren emaitzak ElkarPelotako finalerdietan
Benjaminak: Markina (Irurtzun) 13 – Armendariz (Huarte) 16
Kimuak: Zulaika (Oberena) 16 – Imaz (Arbizu) 11
Kadeteak: Mata (Oberena) 18 – Olaetxea (Arbizu) 0
Seniorrak: Ongay (Irurtzun) 22 – Azanza (Zugarralde) 17