Katarain bigarrena Izazpiko igoeran

Guaixe 2016ko mai. 9a, 14:30
Beñat Katarain. Artxiboa.

Joxeja Maiza zazpigarrena sailkatu zen Araiako Mitxarro Biran

Sakandarrak Izazpiko Igoeran (6,3 km)
1.Aritz Egea (Ezkio Itsaso): 33:23
2.Beñat Katarain (Lak): 35:45

Sakandarrak Mitxarro Biran (27,6 km)
1.Julen Martinez de Estibariz (Barrundia): 2:24:10
7.Joxeja Maiza (Etx): 2:37:03
37.Iker Flores (Urd): 2:59:58
82.Aitor Salinas (Etx): 3:26:01
98.Sergio Goñi (Olaz): 3:36:33
101.Juan Daniel Lakuntza (Etx): 3:40:52
102.Asier Leiza (Arb): 3:41:24

Sakandarrak Segura-Zerain Trilean (24 km)
1.Jokin Lizeaga (Urnieta): 1:58:11
36.Israel Arbizu (Etx): 2:36:20
62.Fernando Igoa (Etx): 2:52:48

Asteburuan makina bat mendi lasterketa jokatu dira. Tartean, Ezkio-Itsason jokatutako eta herriko seme Aritz Egeak (33:23)  irabazitako Izazpiko Igoeran (6,3 km), Beñat Katarain lakuntzarra bigarrena sailkatu zen (35:45). Emakumezkoetan Itsasne Galfarsoro izan zen azkarrena (47:28).

Bestalde, igandean Mitxarro Bira jokatu zen Araian (27,6 km). Euriak, baina bereziki haize gogorrak, izugarri zaildu zuten lasterketa, eta antolakuntzak ibilbidean aldaketa egin behar izan zuen, segurtasunagatik. Barrundiako Julen Martinez de Estibarizek (2:24:10) eta Miren Jaione Mendijurrek (3:13:41) irabazi zuten proba. Hainbat sakandar lehiatu ziren eta Joxeja Maiza izan zen azkarrena. Etxarriarra 7.a sailkatu zen (2:37:03).

Bestalde, 95 korrikalarik osatu zuten Segura-Zerain Traila (24 km). Jokin Lizeagak (1:58:11) eta Eva Moredak (2:25:36) gidatutako proban Israel Arbizu etxarriarra 36.a sailkatu zen (2:36:20).