Sakandarrak Iruñeko Hiria Maratoi Erdian

Guaixe 2016ko mai. 10a, 09:02

Juan Luis Maiza.

Maratoi Erdian Kaxi Estarriaga izan zen lehen sakandarra eta proba herrikoian Juan Luis Maiza eta Izaskun Beunza

Igandean jokatutako Iruñea Hiria Maratoi Erdia (21 km) eta lasterketa herrikoia (10 km). Bi probak batuta 1.140 korrikalarik hartu zituzten Iruñeko kaleak. Tartean ziren, jakina, jokalari sakandarrak.
Migel Aristu (1:11:24) eta Alejandra Arribas (1:24:20) izan ziren Iruñeko Hiria Maratoi Erdiko garaileak. 642 korrikalari klasifikatu ziren, eta sakandarrei dagokienez Kaxi Estarriaga etxarriarra izan zen azkarrena, helmugara 155. Postuan sartu eta gero (1:33:07). Bestalde, lasterketa herrikoian Aitor Etxeberria (33:48) eta Ana Llorens (37:44) nagusitu ziren. Polemika egon zen, lasterketa irabazteko faboritoa zen Javier Nagore, buruan zegoenean, seinaleztapen akats batengatik ez baitzen helmugara sartu eta Maratoi Erdikoekin batera jarraitu baitzuen aurrera. 10 km-ko proba herrikoian 512 korrikalari klasifikatu ziren eta sakandarren kasuan, Juan Luis Maiza etxarriarra 15.a (37:04) eta Izaskun Beunza 70.a (41:05) iritsi ziren helmugara.  

Sakandarrak Maratoi Erdian (21 km)
Gizonezkoak:
1.Migel Aristu (Iruñea): 1:11:24
155.Kaxi Estarriaga (Etx): 1:33:07
217.Jose Javier Beregaña (Uhar): 1:36:55
459.Angel Tajuelo (Alts): 1:50:36
501.Juan Antonio Palacios (Alts): 1:54:05

Emakumezkoak:
52.Alejandra Arribas (Iruñea): 1:24:20

Sakandarrak proba herrikoian (10 km)
Gizonezkoak:
1.Aitor Etxeberria (Iruñea): 33:48
15.Juan Luis Maiza (Etx): 37:04
21.Iraitz Senar (Lak): 37:24
67.Jorge Iradi (Alts): 40:49
77.Asier Estarriaga (Etx): 41:46
128.Juan Pedro Ariz (Bak): 45:07
142.Javier Navarrete (Alts): 45:49
156.Borja Gonzalez (Alts): 46:25
158.Fernando Montero (Alts): 46:25
224.Oscar Hernandez (Irur): 49:16
296.Francisco Mata (Irur): 52:00
306.Joxe Mari Mercero (Unanu): 52:32

Emakumezkoak:
24.Ana Llorens (Burlata): 37:44
70.Izaskun Beunza (Olaz): 41:05
216.Noelia Rodriguez: 48:59
341.Eva Duran (Alts): 54:00
403.Maite Duran (Alts): 56:29