Sakana Triatloi Taldea Espainiako Taldekako Txapelketan

Guaixe 2016ko mai. 10a, 09:05

Sorian jokatutako Espainiako Taldekako Duatloi Erlojupeko Txapelketan aritu ziren Sakana Triatloi Taldeko bi talde

Apirilaren 23an eta 24an Espainiako Taldekako Duatloi Erlojupeko Txapelketa jokatu zen Sorian. Sakana Triatloi Taldeko bi talde lehiatu ziren bertan. Gizonezkoen elite mailan, 99 talde parte hartzaileen artean Diablillos de Rivas Triatloi Kluba izan zen txapelduna (1:10:32). Sakana Triatloi Taldea A 31.a sailkatu zen (1:17:16). Eta Open mailan lehiatutako 81 talderen artean Diablillos de Rivas Triatloi Klubeko B taldea gailendu zen (1:14:34). Sakana Triatloi B taldea 26.a iritsi zen helmugara (1:25:17).



Gaztetxoak XI. San Juan Duatloian
Maiatzaren lehenean jokatu zen XI. San Juan Duatloia, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. Sakana Triatloi Taldeko kideak aritu ziren bertan. Aurrebenjaminetan Asier Razkin 7.a sailkatu zen eta Eneko Razkin 13.a. Benjaminetan Ekain Imazek irabazi zuen eta Alain Razkin 6.a sailkatu zen. Bukatzeko, emakumezkoen kimuen mailan Nahia Imaz hirugarrena iritsi zen helmugara eta gizonezkoetan Hegoi Lakuntza ere hirugarren postuan sartu zen.