Etxeberria hirugarrena eta Lasa laugarrena Lizarran

Guaixe 2016ko mai. 10a, 12:55

V. Lizarra Txirrindularitza Kluba Sarian aritu ziren kadeteak

Igandean kadeteek V. Lizarra Txirrindularitza Kluba Saria izan zuten jokoan. Toyota Armentia taldeko Joseba Lopez bakarrik iritsi zen helmugara (1:10:19). 7 segundora Arabarrak taldeko Jokin Murgialdai sartu zen, eta 1:08ra faboritoen tropela. Hirugarrena Intersport Irabiako Josu Etxeberria izan zen eta laugarrena Quesos Albenizeko Ailetz Lasa. Sakanako taldeko gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Marcos Pison (Q.A.) 23.a sartu zen, Urko Gorriti (I.I.) 48.a, Imanol Galarza (I.I.) 52.a, Beñat Etxezarreta (I.I.) 58.a, Iosu Jaka (Q.A.) 59.a eta Javier Mitxaus (I.I.) 65.a. Josu Etxeberriak mendiko sailkapena irabazi zuen eta Ailetz Lasak tartekako helmugena. Taldekako sailkapenean Toyota Armentia gailendu zen.

Riaño bosgarrena Lazkaon
Juniorren mailan, Quesos Albeniz taldeko txirrindulariak larunbatean lehiatu ziren, Lazkaoko XL. Lazkaomendi proban. Talde sakandarreko Juan Riaño eguneko ihesaldian sartu zen. Lazkaomendi gogorrean Victor Alvaro Construcciones taldeko Xabier Mikel Azparren gailendu zen (2:00:48). Juan Riaño bosgarrena sailkatu zen (2:01:54). Asier Etxeberria 10.a iritsi zen helmugara, Alex Unzilla 33.a, Xabier Maiza 42.a, Hodei Zia 44.a eta Oihan Vinagre 55.a. Taldekako sailkapenean bigarrena izan zen Quesos Albeniz.

Bukatzeko, eskoletako neska-mutikoak Mutiloan lehiatu ziren, haize askorekin, ginkanan eta lasterketetan, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen bigarren lasterketan.