Aitzkozar, Andra Mariko Binakakoa eta Ziordiko krosa ate joka

Guaixe 2016ko mai. 11a, 14:35

Aitzkozar herri lasterketa Iturmendin izan zen iaz eta aurten, aldiz, Bakaikun.

XII. Aitzkozar herri lasterketa eta Andra Mari ikastolaren III. Binakako lasterketa maiatzaren 21ean jokatuko dira eta III. Ziordiko herri krosa maiatzaren 28an

Iturmendi eta Bakaikuko Aitzkozar eta Bakarrekoetxea elkarteen artean antolatzen duten Aitzkozar herri lasterketa maiatzaren 21ean jokatuko da, Bakaikun. 17:00etan kategoria txikikoen lasterketak jokatuko dira Bakaikun eta 18:30ean proba nagusia (8,1 km). Egun berean, Etxarri Aranatzen, Andra Mari Ikastolaren III. Binakako lasterketa-Naparpellet saria jokatuko da, 16:30ean hasita.
Bestalde, maiatzaren 28an jokatuko da III. Ziordiko Herri Krosa. Kategoria txikiko lasterketak 17:00etan hasiko dira, eta proba nagusia 17:30ean (6,9 km).

Izena emateak zabalik
Aitzkozar eta Ziordiko herri lasterketetarako izena ematea www.dantzalekusakana.com web orrian egin daiteke. Bestela, Aitzkozarrerako 948 562 034 edo 606 398 802 telefonoetara hots egin daiteke. Andra Mari Ikastolaren III. Binakako lasterketarako, ikastolako idazkaritzan eman daiteke izena, maiatzaren 19a baino lehen.