AMAIUR PROTAGONISTA

Erabiltzailearen aurpegia Arbizuko Herri Eskola 2016ko mai. 11a, 13:43

Gaurkoan Amaiur Razkin izan da protagonista. Eskolara, arreba Izar, aita eta aiton-amonekin etorri da. Jostailu bete kutxa ere ekarri du lagunei erakutsi eta jolasteko.
Amama eta aitaita Urretxun bizi dira, eta poz-pozik etorri dira ilobaren protagonista eguna ospatzera. Hamaiketakoa prestatzen lagundu digute eta ondoren, guztiok elkarrekin jan dugu.
Etxeko txikiena, alde batetik bestera ibili da eta hamaiketako garaian irri eta algara aritu gara berekin.
 
Eskerrik asko Amaiur, Izar, Fermin, aitaita eta amama. Oso ongi pasa dugu zuekin!
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Osorik irakurri