Zer egin dezake lau metro2-ko ziega batean bizitzera kondenaturik dagoen preso batek, jakinaren gainean medikuen laguntzarik gabe hiltzera kondenaturik dagoela. Pello Mariñelarenak, sendabiderik gabe, barnekoa erretzen zion ezinegona eta ezintasuna uxatzeko ihesbide bat aurkitu zuen: bere bizitza labur bezain trinkoan ibilitakoei eutsi eta gazte-gaztetatik ikasitakoa egiten jarraitu zuen; eskuz eta bihotzez sentimenduak hitzez, formez eta kolorez adierazi zituen.
Kartzelan bi urte eta erdi zeramatzala, gaizki sentitzen hasi zen: HIESA diagnostikatu zioten. Laguntza mediko egokirik gabe eta kartzelako osasun baldintza penagarrien ondorioz, hilabete baten buruan espetxeko ospitaletik Parisko ospitale batera eraman zuten hiltzera, agian, Laboak dioen moduan, “kateak itsusiak baitira hilotzaren gorputzean”.
Maiatzaren 15 honetan, Sarek Pellorekin egin zuten bidegabekeria gogoratu nahi izan du, berak margotu zituen koadroen erakusketa bat eginez eta idatzi zituen olerkiak errezitatuz; eta, horren bitartez,salatu gaur egun 10 euskal preso politikok eritasun larriekin espetxean segitzen dutela. Erakusketa Altsasu, Olazti, Arbizu eta Lakuntzatik pasatu ondoren, tenean igoko da Iruñera joateko, ekainaren 6an.
Mendekuan oinarrituta presoaren borondatea suntsitzea helburu duen espetxe politika anker horren kontra baldin bazaude, maiatzaren 15ean hitzordua duzu Etxarrin; ez dezakegu utzi Pellorekin eta beste hamalau euskal preso politikorekin egin zutena berriz ere gertatzea.