UGTk zuzendaritza berritu du

Guaixe 2016ko maiatzaren 11

Larunbataz geroztik Jesus Santos da Nafarroako UGTko idazkari nagusi berria, Javier Lekunberriri lekukoa hartuta. Sindikatuak 11. Lurralde Batzarra egin zuen eta hartan Santosek %87,65eko babesa eskuratu zuen. Santosek “aurrera egiteko borroka sindikalarekin segitzeko” konpromisoa hartu zuen. Eta ziurtatu zuen UGT “langileriak bere interesak defendatzeko duen tresna onena” dela. Santosekin batera zuzendaritzan daude: Amaia Villanueva Fernandez, antolakuntza idazkaria; Marisol Vicente Ioldi, politika sindikaleko idazkaria; Augusto Paredes Anton, administrazio idazkaria eta Borja Paredes Alonso, lurralde idazkaria.