Jai Buseko arduradun izan nahi?

Guaixe 2016ko mai. 11a, 18:57

Sakanako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako hiru mankomunitateak kudeatzen dute Jai Busa, festa egunetan gautxoriendako garraiorako autobusa. Haren helburua, besteak beste, auto istripuak ekiditea da. Autobusetan gidariaz aparte arduradun bat joaten da. Lan hori egin nahi duenak hiru mankomunitateetako batekin harremanetan jarri beharko du: Irurtzun 948 600 694, Etxarri Aranatz 948 460 752 eta Altsasu 948 467 662. Ezinbesteko baldintzak dira: euskaraz hitz egitea, adinez nagusia eta arduratsua izatea.