Azienda, mendirako bidean

Guaixe 2016ko mai. 13a, 08:17
Artaldea Lizarragako portuan gora.

Joan den urtean natur-parkeak 34.214 buru hartu zituen, 17.310 Urbasak eta 16.904 Andiak.

Azken astean artzain eta abeltzainak azienda Aralar mendira eta Urbasa-Andia natur parkera igotzen  hasi dira. Azken horretako larreak aziendarendako apirilaren 15ean zabaldu ziren eta abenduaren 15a baino lehen atera beharko dute handik. Jakina, igo ahal izateko azienda osasun baldintza egokiak izan beharko ditu.

Urbasa-Andiara 2015ean igotako azienda kopurua
Azienda   Andia Urbasa Buru kopurua %
Ardi-azienda   13.473 13.074 26.547 77,59
  Latxa     20.877 61,02
  Rasa     5.670 16,57
Behi-azienda   1.421 2.961 4.382 12,81
Zaldi-azienda   2.010 1.275 3.285 9,6
Asto-azienda       38 0,11
Guztira   16.904 17.310 34.214 100