Etxarri-Larraun, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2016ko mai. 13a, 11:25

Ataungo sagardotegi batean bazkaria antolatu dute

Iganderako mendi ibilaldia du antolatuta Sakanako Mendizaleak taldeak. Etxarritik goizeko 8:00etan aterata, Ataunera joko dute, Larrañeta klubak antolatutako mendi ibilaldi ederra eginez. Behin Ataunen, sagardotegi batean bazkaltzera geldituko dira mendizaleak. Ibilaldian izena emateko ohiko tokietan eman behar da izena edo 639 117 631 telefonora hots egin.