35.000 euroko diru-laguntza Nafarroako mendi ibilbideen mantenurako

Guaixe 2016ko mai. 16a, 08:41

Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak egingo ditu lanak

Apirilaren 13an Nafarroako Gobernuak 35.000 euroko diru-laguntza eman zion Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioari, urte honetan Nafarroako GR edo ibilbide luzeko mendi ibilbideen mantenu, homologatze eta markatze lanak egin ditzan.

Nafarroan 4 Ibilbide Luze (GR11, GR 12, GR 20 eta GR 220) daude, ia 800 km osatzen dituztenak, tartean Sakanatik pasatzen direnak. Mantentze lanak GR-11, GR-12, GR-20 ibilbideetan eta mugaz gaindiko ondoko ibilbideetan eginen dira: GR-220 eta GRT-3, GRT-4, GRT-5, GRT-6, GRT-7, GRT-8, GRT-9, GRT-10, GRT-11, GRT-12 eta GRT-13. Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak du mendi ibilbideak katalogatu eta homologatzeko eskumena. Horretarako behar bezalako teknikariak eta lanak egiten laguntzeko boluntarioak ditu, tartean mendizale sakandarrak.