Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketan Beriain laugarrena

Guaixe 2016ko maiatzaren 17a

Nafar Kirol Jolasetan, sokatiran.

Azken jardunaldia Sunbillan jokatu zen

Asteburuan despeditu zen Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketa, Sunbillan jokatutako laugarren eta azken jardunaldiarekin. Kadeteen 280 kiloko txapelketan Basaburua A izan zen txapelduna. Basaburua B sailkatu zen bigarrena, Araxes hirugarrena eta Beriain talde sakandarra laugarrena.