Haurren lehen sorospen ikastaroa abian

Guaixe 2016ko mai. 17a, 08:58

Aurten Burunda aldeko L.H.ko 4., 5. eta 6. mailako neska-mutikoek jasoko dute

Sakanako Mankomunitateak lehen sorospen ikastaroa antolatzen du, urtero, haurrendako. Aurten Burunda aldeko Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako neska-mutikoek jasoko dute. Aurreko urtean Arakil aldekoek jaso zuten eta aurrekoan Aranatz aldekoek.

D ereduko ikasleek ikastaroa euskaraz jasotzen dute, B eredukoek elebiz eta A eredukoek gaztelaniaz. Ikastaroa DYAk ematen du.

Maiatzaren 16an Olaztiko ikastetxekoek eta Iñigo Aritzakoek jaso zuten ikastaroa, maiatzaren 17an, 18an, 19an eta 20an Zelandikoek eta Iñigo Aritzakoek jasoko dute, eta maiatzaren 23an Jesusen Bihotzakoek eta Urdiaingoek.