Josu Etxeberria 6.a eta Ailetz Lasa 8.a Abadiñon

Guaixe 2016ko mai. 17a, 11:58

Kadeteak larunbatean izan zuten proba Arronizen eta igandean Abadiñon

Kadeteak larunbatean aritu ziren Arronizen. Arabarrak taldeko Jokin Murgialdaik irabazi zuen XX. Borja Oses Memoriala (1:36:04). Quesos Albenizeko Ailetz Lasa 9.a izan zen eta Aralarreko Intersport Irabiako Josu Etxeberria 10.a, biak 1:34ra. Marcos Pison 11.a sartu zen, Beñat Etxezarreta 15.a, Urko Gorriti 18.a, Josu Jaka 29.a eta Javier Mitxaus 42.a. Irabia hirugarren talde onena izan zen eta Quesos Albeniz bosgarrena.

Igandean Abadiñon aritu ziren kadeteak, Gaztetxoak Torneorako baliagarria zen proban. Toyota Armentiako Joseba Lopezek irabazi zuen (1:16:44). Josu Etxeberria 6.a sailkatu zen eta Ailetz Lasa 8.a. Marcos Pison 18.a sartu zen, Mateo Gonzalez 38.a, Beñat Etxezarreta 46.a eta Urko Gorriti 98.a

Bukatzeko, eskolakoek proba izan zuten Artikan.