Ikastolakoak Bardeetan

Guaixe 2016ko mai. 18a, 13:57

12. Bardeetako Orientazio Martxan ikastoletako 350 ikasle aritu ziren, tartean sakandarrak

Iñigo Aritza (Altsasu), Andra Mari (Etxarri Aranatz), Assa (Lapuebla de Labarka), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Nicolas (Algorta), Labiaga (Bera), Errobi (Kanbo) eta Argia (Tutera) ikastoletako DBHko 3. eta 4. mailako 350 ikasle Tuteran izan ziren aurreko astean, 12. Bardeetako Orientazio Martxan parte hartzeko asmoz. Lehenengo aldiz, Tuterako Udalak harrera egin zien ikasleei eta Tuterako Argia ikastoletako antolatzaileei. 17 taldetan banatuta, Carcastilloko Bardeetatik abiatu eta Castildetierrara joan ziren (20 km).