Familia langileen lan poltsa sortzeko deialdia

Guaixe 2016ko maiatzaren 18a

Mankomunitateko langileetako batzuk prestakuntza saio batean.

Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak jakinarazi du familia langileen lan poltsa sortu nahi duela. Lehiaketa-oposizio bidez aldi baterako langilea kontratatuko da eta, aldi berean, 5 urteko indarraldia izanen duen familia langileen lan poltsa osatuko da. Honako ikasketak dituztenak aurkeztu daitezke: zaintzetako erizaintza laguntzaile teknikaria, dependentzia egoeran dauden pertsonen arretan teknikaria, arreta-soziosanitarioan teknikaria, klinika laguntzaile teknikaria edo erizaintzako laguntzaile teknikaria. Eskabideak eta dagokion dokumentazioa mankomunitateak Altsasuko Labadero eraikinean duen egoitzan aurkeztu behar da asteazkeneko 14:00ak arte.