Aritz Munarriz lehen sakandarra Zegama-Aizkorrin

Guaixe 2016ko mai. 23a, 12:14

Kilian Jornetek (3:50:03) eta Ynguild Kaspersenek (4:50:58) irabazitako proban 9 sakandar aritu ziren eta 42.a sailkatu zen Munarriz

Sakandarrak XV. Zegama-Aizkorri maratoian
1.Kilian Jornet: 3:50:03
42.Aritz Munarriz (Etx): 4:48:43
56.Beñat Katarain (Lak): 4:55:35
68.Juanjo Goikoetxea (Uhar): 5:00:44
73.Aritz Ganboa (Arru): 5:03:26
81.Jose Javier Maiza (Etx): 5:05:14
165.Fidel Jimenez (Etx): 5:38:15
253.Aitor Salinas (Etx): 6:22:47
263.Joxan Salgado (Alts): 6:27:14
300.Jesus Casillas (Lak): 6:44:33

Hotza, euria, lohia eta lainoa. Horixe zen XV. Zegama Aizkorri mendi maratoi famatuan (42,195 km) parte hartu zuten korrikalariak proba gogorrari aurre egiteko zuten panorama. Mendi aldean zegoen hotz izugarriak are gehiago zaildu zuen proba. Aipatzekoa da parte-hartzaile ugarik utzi behar izan zutela lasterketa, tartean probako buruan kilometro ugari egin zituen Aritz Egea urretxuarrak. 388 korrikalarik lortu zuten proba bukatzea. Beste behin Kilian Jornet korrikalari kataluniarra izan zen probako jaun eta jabe (3:50:03). Jornetek 9 minutu pasa atera zizkion Lavenstein Marc korrikalariari (3:59:22), eta bere 8. Zegama-Aizkorri maratoia irabazi zuen. Emakumezkoetan Yngvild Caspersen norbegiarra izan zen azkarrena (4:50:58), Megan Kimmel estatubatuarraren aurretik.

Zortzi sakandarrek lortu zuten proba osatzea eta guztietan azkarrena Aritz Munarriz etxarriarra izan zen, 42. postuan (4:48:43).

Rubio, Araña eta Goñi Km Bertikalean
Ostiralean II. Zegama-Aizkorri Km Bertikala jokatu zen (3,2 km). Iban Murua (36:43) eta Maite Maiora (45:43) izan ziren irabazleak. Mikel Rubio irurtzundarra 37.a sailkatu zen (48:10), Fran Araña arbizuarra 98.a (55:34) eta Sergio Goñi olaztiarra 163.a (1:07:23).