Euskaraz bizi nahi dugu

Euskarari bide eman eskatzeko, elkarretaratzea

Guaixe 2016ko mai. 24a, 20:47

Asteazkenean, 11:00etan, Altsasuko udaletxearen parean. Sakandarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak deituta Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa eginen da Iruñean garagarrilaren 4an. Manifestaziorako deialdia zabaltzeko bihar, asteazkena, Nafarroako geografian barna zazpi elkarretaratze eginen dira. Guztietan ere Bide eman euskarari leloa zabalduko da. Kontseiluak deitutako kontzentrazio horietako bat Altsasun eginen da, 11:00etan, udaletxe parean.

Kontseilutik gogorarazi dutenez, Iruñeko manifestazioa 17:30ean abiatuko da Golemetik. Mobilizazioarekin, honakoa aldarrikatuko da: euskarari bide eman behar zaiola, neurri ausartak hartuz. “Ez gaude orain dela urtebete espero genuen egoeran eta jauzia egiteko garaia dela uste dugu. Honekin batera, euskarari bide eman behar zaiola esango dugu, justiziazkoa delako, oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako. Eta amaitzeko, euskarari bide ematen diogula ere erakutsi nahi dugu manifestazio horretan. Eta behar diren neurriak hartzen baldin badira, euskaltzaleak hor egongo direla ere adierazi nahi dugu”.

Bakaiku    
Udalak bando bidez bakaikuarrak garagarrilaren 4rako Kontseiluak deitutako manifestaziora joatera animatu ditu; “Nafarroan euskaraz bizitzeko neurri ausartak hartzea aldarrikatzeko”.