15 urteko bi gazte atxilotuta

Guaixe 2016ko mai. 25a, 10:37

Espainiako Poliziak 15 urteko uhartear bat eta etxarriar bat atxilotu ditu gaur goizean. Ikastetxera joateko etxetik atera eta bata autobuserako bidean eta bestea bidean zela atxilotu ditu poliziak. Iruñeko polizia etxera eraman dituzte eta han deklarazioa hartzen ari dira. Lomce Legearen kontrako protestan Iruñean izandako istiluekin lotura omen dute lotura atxiloketek.