Helduen euskal kantu jaialdia, bueltan

Guaixe 2016ko mai. 25a, 19:18

Bost urte ospatu gabe egon ondoren, helduen Nafarroako Euskal Kantu Jaialdia udazkenean ospatuko da, azaroan ziurretik. Hala jakinarazi du Amaia Dominguezek, haurren jaialdien ardura duenak. Berak argitu duenez, Ainhoa Caballero izanen da helduen jaialdia kudeatuko duena. Biak ere Kantuzaleen Elkartearen izenean egiten dute lan. Jaialdia urtero ospatzeko asmoa dute.

Euskal abestiak maite dituzten kantuzale eta sortzaileek parte hartu dezakete jaialdian, banaka, binaka edo taldeka. Hasiera denez, jaialdi bakarra aurreikusia dute, baina izen-ematearen arabera jaialdi kopurua handitu daitekeela adierazi dute antolatzaileek. Jaialdian parte hartu nahi duenak nafarroakoeuskalkantu@gmail.com edo amadominguez@tafallaikastola.org e-postetara idatzi dezakete, helduen jaialdirako dela adieraziz.