Pintura azkarreko lehiaketa Olatzagutian

Guaixe 2016ko mai. 25a, 18:40

Garagarrilaren 12an, igandean, izanen da bederatzigarren edizioa.

Olatzagutiako Udaleko Kultura Sailak herria bera mihisean jasotzen duten margolarien pintura azkarreko lehiaketa antolatu du. Edozein teknika erabiliz, lehiaketan parte hartzen dutenek Olatzagutia, inguruak edo jendea har dezakete gaitzat. Euren koadroan herri gunean bertan garatu beharko dituzte. Parte-hartzaileek margotzen hasi aurretik euren mihiseari zigilua jartzera kultur etxera eraman beharko dute, 8:00etatik 9:00etara. Haurrek, 9:00etatik 10:00etara. Lanak egun bereko 17:00ak eta18:00ak bitartean aurkeztu beharko dira kultur etxean. Lehiaketako epaia 18:30ean jakinen da. Informazio guztia www.olazti.com web orrian dago.

Maila Sariak
Haurrak, 11 urte bitarte 1. arte plastikoetako materiala
  2. arte plastikoetako materiala
  3. arte plastikoetako materiala
           
Gazteak, 12 eta 15 urte artean 150 €-ko balea arte plastikoak, argazkilaritza edo kirol materialerako
Gaztea, herrikoa  150 €-ko balea arte plastikoak, argazkilaritza edo kirol materialerako
           
Helduak, 16 urtetik gora 500 euro
Akzesita  250 euro
Herrikoa  200 euro

Izen ematea
Udaletxeko bulegoan edo 948 562 446 telefonoan, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara, edo kultura@olazti.com e-postan IX. pintura lehiaketa aipatuz. Heldu eta gazte mailetan izena emateko epea garagarrilaren 12an, 9:00etan bukatuko da. Haurren mailan, berriz, garagarrilaren 9an, 14:00etan.