Bizikletan beste gizarte eredu baten alde

Guaixe 2016ko mai. 26a, 08:12

Errotz eta Lizarrusti artean txirrindulari tropel koloretsua ibili zen larunbata arratsaldean. Txirrinka martxako kideak ziren. Bizikleta gaineko Korrika moduko horren bidez gizarte eredu berri baten alde egin zuten eta “azpiegitura suntsitzaileen” kontra agertu ziren. Hala, pedal kolpeka Abiadura Handiko Trena, errauskailuak, zentral nuklearrak, goi tentsioko argindar lineak, tiro poligonoa eta beste salatu zituzten. Igandean despeditu zen Txirrinka, Begarako AHTko lanetara egindako martxan.