Rural Kutxako Azkarate eta Rodriguez, Euskadiko Txapeldunak

Guaixe 2016ko mai. 26a, 11:49

Azkarate 23 urtez azpiko txapelduna da eta Sergio Rodriguez elite mailakoa

Igandean, Berriatuan, Euskadiko elite eta 23 urtez azpiko Txirrindularitza Txapelketa jokatu zen. Lasterketa esprintean jokatu zen eta Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Iker Azkarate izan zen txapelduna (:21:52), Ampo taldeko Julen Irizar gainditu eta gero. Rural Kutxako Sergio Rodriguez laugarrena sartu zen, 7 segundora. Horrela, Iker Azkarate Euskadiko 23 urtez azpiko txapelduna dugu eta Sergio Rodriguez elite mailako Euskadiko txapelduna.

Larunbatean Natxituako lasterketa esprintean erabaki zen eta Lizarteko Marcos Jurado gailendu zitzaion Rural Kutxako Mauricio Moreirari. Rural Kutxako Iker Azkarate 3.a sailkatu zen, 42 segundora, eta talde bereko Josu Zabala laugarrena, 48 segundora. Talde bereko Manuel Sola zazpigarrena sartu zen eta Sergio Rodriguez 9.a. Talde onenaren saria Rural Kutxak jaso zuen.

Nafarroako Itzulia
Asteburuan, maiatzaren 27tik 29ra, jokatuko da afizionatuen mailako Nafarroako Itzulia. Bertan lehiatuko da Rural Kutxa talde sakandarra.