Pison hirugarrena eta Gonzalez laugarrena Villatuertan

Guaixe 2016ko mai. 26a, 12:51
Kadeteak Abadiñon aritu zirenekoa.

Quesos Albeniz bigarren talde onena izan zen eta Intersport Irabia laugarrena

Igandean Villatuertan lasterketa izan zuten kadeteek. Toyota Armentiako Jon Sanchezek irabazi zuen proba, helmugara bakarrik iritsi eta gero (1:28:36). Burundako Quesos Albeniz taldeko Marcos Pison hirugarrena sartu zen eta bere taldekide Mateo Gonzalez laugarrena, biak 1:28ra. Talde sakandarreko gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Iosu Etxeberria zortzigarrena izan zen, Ailetz Lasa 12.a, Beñat Etxezarreta 20.a, Javier Mitxaus 22.a, Imanol Galarza 26.a, Iosu Jaka 29.a eta Urko Gorriti 40.a. Quesos Albeniz bigarren talde onena izan zen eta Intersport Irabia laugarrena.