Prekarietatearen aurkako deia

Guaixe 2016ko maiatzaren 26a

Ibarreko langile, gazte eta emakume talde batek Sakanan lan eta bizitza duina izateko prekarietatearekin bukatzea ezinbesteko jo du. Arlo ezberdinetako sakandar horiek prekarietatearekin bukatzeko, besteak beste, eskatu dituzte: enplegu duina, lan munduan sartzeko aukera berdintasuna, euskara lan hizkuntza izatea, behartuta ibarretik kanpo lanera joan behar ez izatea. Garagarrilaren 3an, 19:00etan, Altsasuko enplegu bulegotik abiatuta eginen den prekarietatearen kontrako giza katean parte hartzera deitu dute.