Herri sarreretatik: bide eman euskarari!

Guaixe 2016ko mai. 26a, 17:19

Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa eginen da Iruñean garagarrilaren 4an, 17:30ean, Golemetik abiatuta. Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak deitu du manifestazioa eta euskarari bide emateko “neurri ausartak hartzeko” eskatuko da. Hainbat eragilek dagoeneko bat egin dute deialdiarekin. Nafarrak ere ari dira herriz herri Iruñerako deialdia egiten eta euskaraz bizitzeko nahia adierazten. Hala, herrietako sarreretako seinaleen ondoan argazkia atera eta Iruñerako deialdia eginez Kontseiluak 202 argazki jaso ditu. Haietatik, soilik bi dira Sakanakoak: dorrobarrena eta olaztiarrena.