Eguraldiak ez zuen erromeria lagundu

Guaixe 2016ko mai. 26a, 17:42

Motxilak bizkarrean, mendiko bota, zirak, aterkiak... Bakaikuarrek eta iturmendiarrek denetarik behar izan zuten domeka goizeko eguraldiari aurre egiteko. Atertu ez eta Santa Marina ermita ondoko aterpea estalpe ezin hobea bihurtu zen atzera ere. Hantxe babestu ziren jan eta edan nahi izan zuten guztiek. Eguraldiak laguntzen ez zuenez igo ziren asko berehala jaitsi ziren. Hala ere, bakaikuar talde bat mendi gainean gelditu eta beherakoan Dantzalarren dantza egin zuen, parranda herrian segituz.

Argazkiak: Francis Irigoien Ostiza.